Nik emakumeak maite ditut
- Maria Frutos Martin
- 21 oct 2017
- 2 Min. de lectura
Emakumea izatea gogoko dut. Zoratzen naute emakumeak. Bizitza, nire inguruan gertatzen den errealitatea, ikuspuntu femenino honekin ikustea atsegin dut. Bere alde onak eta baita bere alde txarrekin ere, sistema patriarkal honetan bizi arren, emakumea izateaz harro nago. Emakumeengan maiteminduta nago.
Txikitatik esan didate polita naizela, begi urdin hauekin edozein gauza lortu ahal dezakeela, ez da harrokeria, errealitatea baizik. Mundu honetan ospea lortzeko garrantzitsuena neska politatik, emakume eder batera bihurtzea buruan sartu zidaten. Baina konfesatu behar dizuet…

Dutxa hartu eta irtetean ispilura begiratzen geratzen nahiz, goitik behera. Bakarrik ikusten ditut akatsak, hutsak. Ile motza luzea nahi dudanean, gutxi eta distira gabe. Zadarrak sudurrean, Pikorta bat agertzen, azken honek, hemendik egun batzuetara emakumeak ditugun “egun horietan” egongo naizela adierazten, non betidanik uste da emakumea eramanezina bihurtzen dela. Ezpain mehegiak, zuriagoak izan behar diren hortzak, burua makurtzean kokospea, bularrak zuriak eta txikiak, txikiegiak. Sabela handituta, hilabetearen ia egun guztietan bezala, erregela izan baino lehen buiatuz zoaz, hau izatean, ere, eta hilekoa kentzean zure sabela benetan den bezala saiatzen da izaten.
Ay ama! Beheko zatiarekin hasiko naiz! Pisua azkar aldatzeagatik eragindako ildoak ipurdian, gainera, ipurdi biguna eta handia. Hankak itxusiak eta okerrak, nahi ditudanak baino askoz handiagoak. Hau zer da? Hile bat nire hankan? Depilatu beharko naiz hondartzara joan nahi badut.
Baina niri emakumea izatea gustatzen zait. Emakumeak miresten ditut. Gizarte patriarkal honek emakumearengan hainbat estereotipo eta bere gainean hainbat arau jarri arren, emakumeak bere buruari “nire gorputza eta nire ekintzen jabe naiz” esatearen indarra miresten dut.
Jaiotzetik nire printze urdina bilatzera irakatsi didate, printzea zertarako? Ni emakume moduan osatu ahal izateko. Ni mantentzeko etxean geratzen naizen bitartean, izan behar ditudan seme-alabak zaintzen, mahaia jartzen, kentzen, garbitzen, janaria prestatzen, pazientzia izateko, jasanezinak diren egoerak jasatzeko… Nire buruan sartu didate pertsona batengan maiteminduta egon behar naizela zoriontasuna lortzeko, ni ez naizen beste pertsona batengan maiteminduta egotea, nik baino botere gehiago duen pertsona batengan, nire gainetik doazena.
Zergatik emakumeok eskaintzen dugu gure bizitza besteei eta ez gure buruari? zergatik gustua eman behar diogu sistemaren estereotipoei eta ez gure gorputzari?
Baina niri gustatzen zaizkit emakumeak. Emakumeak maite ditut. Emakumeok gure buruan sartuta daukagu osatugabe gaudela, baliogabeak garela. Gizarte honek ahulak egiten gaituen mugak jartzen digu.
Baina nik, emakume guztion “akatsak” maite ditut. Emakumeok gorputz osoan daukagun ilea, hilean behin daukagun odola, bizitza sortzeko daukagun gaitasunaz harro nago. Nik emakumeak maite ditut, baina emakumeak haien burua ez dute maite, beraz, nik, emakumea izanik, nola ez naiz kapaz nire burua maitatzen?
Emakume askeak izan behar gara. Gureak eta ez inorenak. Ez gaude mundu honetan besteei zoriontasunaz betetzeko gure burua ahazten dugun bitartean. Nola egin dezakegu aurre gure kontrolpean dauden arau guztiei, ez bakarrik emakumeok, baizik eta pertsona orok? Zein izan da betidanik botikarik onena gizarte honetan?
Norberak bere buruarengan duen maitasuna.






















Comentarios